XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Horretarako edoskitze artifiziala planteatu aurretik zenbait puntu markatu behar ditugu: a) Mantenuzko eskakizunak.
b) Beti ere, erreferentzi puntu gisa ama-esnearen konposizioa eduki.
e) Behi-esneak ama-esnearekiko dituen desberdintasunak ez ahaztu.
d) Elikadurarekin zerikusia duten eginkizunen garapena, h. d. liseriketa, hortz-haginak, etab.
Gaur egun, herrialde industrializatuetan, edoskitze-mota bat edo beste erabili arren (ama-esnea edo esne artifiziala, alegia) hilkortasun-tasak antzekoak dira.
Hala ere, edoskitze arfifizialak ukaezinezko galera suposatzen du (ama-esneak dituen abantaila psikologiko, inmunologiko, higieniko eta mantenuzkoak, besteak beste).
Hori dela eta, edoskitze naturalera ari da bueltatzen gizarte eta herrialde guztietan.
AMA-ESNEA / BEHI-ESNEA. IKERKETA PAREKATUA Zenbat eta gehiago urrundu esne-formula bat ama-esnearengandik orduan eta ondorio kaltegarriak agertzeko posibilitate gehiago.HASIERAKO ESNEA. Jaioberriari lehen unetik eman dakiokeena.
Normalean esne hauek 1 zenbakia daramate.
JARRAIPENEKO ESNEA, behin 2-3. hilabetetik aurrera umeari emateko egokia (amak behar adina bularrik ez duelako, edo bularrik eman nahi ez diolako). Esne hauek 2 zenbakia daramate.
ESNE EGOKITUAK, garai bateko esne
Ama-esneak behi-esneak baino proteina gutxiago ditu (1,1 - 1,2 g / 100 ml, eta 3,5 g / 100 ml hurrenez hurren).
Bestalde albumina / kaseina erlazioa (60:40) askoz ere egokiagoa da behi-esnean baino (15:85, batezbeste).
Behi-esnean zenbait aminoazido falta dira, edo oso kopuru txikian aurkitzen dira (zistina, zisteina, triptofanoa, taurina), beste batzuek (tirosina, fenilalanina, adib.) behar baino maila altuagoa duten bitartean.
Gantzei dagokienez, ama-esneak 150 gantz-azido desberdin ditu, eta konplexutasun hau lortuko lukeen esne artifizial bat sortzea oso zaila da.
Ama-esneak behi-esneak baino dezente kolesterol gehiago dauka.